XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nikolas Xamardo irakasleari bisitaldiak egitea debekatu zaio

UPVko irakaslea den Nikolas Xamardori Jose Mª Zumalabe Makirriainek, hots, Ikaslegorako Errektoreordeak Instituciones Penitenciarias delako erakundearen izenean helarazitako gutun baten bidez preso dauden ikasleei bisita gehiago egitea debekatu zaio.

Xamardo irakasleak Tenerife II-n dagoen Antza Orduñez ikasleari egindako azken bisitaldian, bertako funtzionaria grabatzen hasi zitzaien.

Irakasle honek grabatzeari utz ziezaion eskatu zion aipatu funtzionariari behin eta berriz.

Honek kasu egin eta bisita beste problemarik gabe burutu ahal izan zuen.

Handik egun batzuetara, Xamardo irakaslearen harridurarako, arestian aipatu gutuna ailegatu zitzaion, gertatutakoaren ondorioz bisita gehiago egitea debekatzen zitzaiolarik.

Honen aurrean, Nikolas Xamardo irakasleak adierazi digunez, bere bertsioa Antonio Rubalcaba eta Xabier Markiegi Aratekoari igorriko die.

Hau nahikoa ez bada, prentsara jotzeko asmoa daukala adierazi digu.